XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

20. Garabiaren funtzionamendua egiaztatu ondoren, erantzun:

- Zertarako balio du garabiak?

- Zein oinarrizko eragilek osatzen dute?

- Zein elementu bidaltzen du indarrak gakoraino?

- Zertarako erabiltzen dira eskuairak?

- Zer gertatuko litzateke tentsorerik ipiniko ez bagenu?

Makina konposatuak makina bakunez osatzen dira, transmisiorako elementuez loturik eta egitura gogorrez eutsirik.

Makina bakun desberdinen konbinaketak makinari bere lana egiten uzten dio.

Garabian tornoak eta poleak hartzen dute parte.

Transmisiorako elementuek indarra heldu behar duen tokiraino eramaten dute.

Sokak egiten du garabiaren funtzioa.

Egitura gogorrek makinek beren barruko tentsioak eta indarrak jasan ditzaten laguntzen dute.

Tentsoreak, iltzeak eta eskuairak garabiaren egitura gogorrak dira.

Makinak eta beren funtzionamendua

Konturatu al zara tresna eta makina guztiek informazio-liburuska dutela, ongi erabili eta izan beharreko aurrezainketa neurriei buruz?

21. Irakurri arretaz eta erantzun.

Anderri bere gurasoek idazmakina elektriko bat oparitu zioten bere urtebetetzean.

Oso pozik zegoen eta makina frogatzeko gogo handia zuen.

Papera kendu zion eta bere mahaiaren gainean ipini, entxufe bat aurkitu eta konektatu egin zuen.

Papera ipini zuen makinan eta letra batzuk idazten saiatu zen.

Baina makinak jaramonik egiten ez ziola zirudien.

Makinaren entxufea ipini eta kendu egin zuen zenbait aldiz... baina ezer ez.

Ez zuen letra bakar bat ere idazterik lortu.

Eta gainera, barrutik soinu arraro bat ateratzen zitzaiola iruditu zitzaion.

Bere aitari deitu zion eta gertatzen zitzaiona azaldu zion.

Honek egin zuen lehenengo gauza kaxan jarraibideen eskuliburua bilatzea izan zen.

Ireki bezain laster, honako legenda hau aurkitu zuen: